(0)

AIA

  • Distantzia 5 km
  • Denbora 0 s
  • Abiadura 4.6 km/h
  • Garaiera min. 0 m
  • Garaiera max 0 m
  • Jeitxiera 100 m
  • Descent 99 m
15 de otsaila de 2023 12:06
Aitor Vacas

Aiako herriaren erdialdean patinatzeko txoko bat dago. Asfaltozko zirkuitu honek hilerriari eta zelaiei 900m-tako buelta zirkularra ematen dio.

  • Distantzia / 900 metro (buelta zirkularra)
  • Zabalera / 2 metro inguru
  • Zailtasuna / Jaitsierak eta igoerak ditu, zabalera ixtuarekin 7/10 (frenadak menperatzea beharrezkoa da)
  • Azalpen eta gomendioak / Zirkuitoak jaitsiera eta igoera desberdinak ditu. Frenadak guztiz menperatu gabe badituzu, lehenengo zapatiletan buelta bat ematea gomendatzen dizut aldapak eta bidea ikusteko.
Nola heldu
  • Zarautzetik / N-634 errepidea hartuta 3km inguru igo. Ondoren,  eskubira giratu GI-2631 bidea hartuz, hau da, Aia herriko bidea. Bide honi jarraitu herrira heldu arte. Bertan, herria zeharkatu errepidea jarraituz, zehazki, frontoi atzeko aparkaleku albotik. Aparkalekua igaro eta segidan ezkerrera aurkituko duzu.
  • Oriotik / Errekaren eskubiko rotondan N-3710 errepidea hartuta Santio eta Andatza auzoak igaro. Ondoren, errepideak pixkanaka goraka egiten du Aia herrira iritsi arte. Herrira iritsi eta segituan (aparkalekura iritsi baina lehenago) ezkerrean aurkituko duzu. 
Non aparkatu
  • Aparkaleku haundi bat dago Frontoi atzean kokatua, dohainik gelditzeko aukerarekin. Aparkalekutik zirkuitoraino 100 metro bakarrik daude.
15 de otsaila de 2023 09:15

Kopiatu HTML iframe hau zure web orrian:

  • Distance Instructions
Label
Aparkatzeko

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude